XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, Bianako printze karismatiko hori, zeinen kronika kontatu baitizuegu, ez da eta ez izanen gure ixtoriako infante hil bakuna.

Infante hil asko ukanen dugu, gure aberriaren epopeian zehar: Zuberoako, Lapurdiko, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako infanteria guzietan sortu infante hilak.

Ez negar egin, Euskal Herri!, bestela, belaunaldiz-belaunaldi, gau eta egunez negar egin beharko duzu.

Ez negar egin eta zuti zaite.

Etsaien aurrean, gure dolua erakusteko modu bakarra izan da beti, eta betidanik, zutik eta borrokan jarraitzea.

Lepoan hartu ta segi aurrera, poetak kanta lezakeen era.

Nafarroa errebelatua, Nafarroa askatua da.

Euskal herri uxakaitza, Euskal herri subiranoa da! Aleluia! Aleluia! Nafarroa askatuta!.